Euskara eta ni
Basque

Euskara eta ni

by

language learning
programming
introduction

Zer moduz zaudete? Lagun batek gomendatu zidan webgune hau baina, nahiz eta asko ez erabili, badirudi jadanik kontu bat sortu nuela aspalditik. Urte asko daramatzat euskara ikasten, baina asken urteotan ez dut asko erabili. Koronabirusaren garaian emaztume eta biok Euskal Herrian bizi ari ginen euskara ikasten, baina bisaren arazoak zirela eta Donostia utzi behar izan genuen. Euskal Herria eta bere hizkuntza izugarri maite ditut eta nire asmoa etorri den urtean hara itzultzea da.

Nire buruari buruz pixkat hitz egiteko, ba hizkuntzazalea naiz. Momentuz yiddisha, kalenjinera (Kenyako hizkuntza bat, kalenjinera ikasteko hiztegi bat sortu dut gainera: https://kalenj.in), eta Indiako hizkuntza batzuk (hindi, marathi, eta odia) ikasten ditut. Programatzailea naiz ere eta kontsola zaherrentzako jokoak sortu gustatzen zait. Laster gameboy color rol joko bat kaleratuko dugu (https://www.infinitygbc.com/). Kartutxoak inprimitzen ari dira orain. Orain, game boy advance-erako joko bat idazten nabil, GBA Jam 26-erakoa. IA garaian ari garela eta, aisaldian jokoren bat eskuz idatzi ahal izatea meditazioa bezala bihurtu egin zait.

2