Txikitan Zelanda Berrian bizi nintzen eta ingelesez hitz egiten nuen. Hala ere, noizean behin jendeak Te Reo Maori hitz egiten zuen eta hitz batzuk ikasi nituen. Agian horela hasi zen nire gogoa hizkuntzak ikastea - ez dakit - baina benetan oso txikitan beste hizkuntzak ikasi nahi nituen. Eskolan frantsesa eta latina "ikasten" nituen, nahikoa azterketak ondo gainditzeko, baina ez nekien ondo hitz egiten. Zelanda Berritik utzi behar eta horixe egin nuen; Ingalaterrara joan nintzen familiarekin geratzera,
Alemana ikasi nuen, eta hiru astez Suitzako baserri batean lan egin nuen, baina beti dirua irabazi behar nuen eta ez nuen asti askorik hizkuntzak ikasteko. Azkenean Galesera joan nintzen eta han galesa ikasi nuen. Nire auzoek galesez hitz egiten zuten eta oso pozik nengoen beste hizkuntza egunero erabiltzea!
Posible da, Brexit gabe, oraindik Galesen biziko nintzateke, baina ez. Niretzat garrantzitsua da lurralde batetik beste lurraldera arazorik gabe bidaia naitekela, beraz Galesetik utzi eta Euskal Herrira heldu nintzen.
Urte batez bizi naiz hemen Gasteizen eta oso pozik nago! Askotan erdaraz hitz egin behar dut, baina berdin zait. Gastelaniaz edo euskaraz - egunero beste hizkuntzak erabiltzen ditut eta azkenean nire etxea aurkitu dut.